212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. 44. ordenantza.

Iragarkia 2016ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik irailaren 23an, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

ORDENANTZA FISKALA, NOAIN-ELORTZIBARKO UDALAREN
KIROL INSTALAZIOETAN NOAINGO UDALAREN KIROL PATRONATUAK KUDEATZEN DITUEN ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.-44. ORDENANTZA

I.–Manu orokorrak.

1. artikulua.

Erregelamenduen eta zergen arloetan Noain Elortzibarko Udalari –lurraldeko Administrazio Publiko den aldetik– aitortutako ahalmenak erabiliz onesten da testu hau –hala aitortzen zaizkio Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.1 a) eta b) eta 106. artikuluan, eta hala aurreikusia dago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. eta 108. artikuluetan, eta Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 19.1.b artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua eta hurrengoak betez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak honako hau ezartzen du:

100. artikulua.

1. Toki entitateek, foru lege honek aurreikusten duen bideetatik, tasak ezartzen ahalko dituzte jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik, baita zerbitzu publikoak emateagatik edo beren eskumeneko jarduerak egiteagatik.

II.–Zergapeko egintza.

2. artikulua.

Tasa hauen zerga oinarria dira Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak ematen dituen jarduerak, udal instalazioak erabiltzea eta alokatzea eta antzeko beste guztiak.

III.–Ordainketa.

3. artikulua.

Honela ordainduko da tasa:

3.1. Periodikoki erabiltzen ez den kasuetan, tasa aurretik ordaindu beharko da, erabiltzaileak instalazioaren erreserba egiten duenean, Udalaren Kirol Patronatuak horretarako ezartzen duen tokian.

3.2. Instalazioak periodikoki erabiliz gero, eta instalazioko zerbitzu edo jarduera horrek urtebete natural bat baino gehiago irauten badu, ordenantza fiskal bakoitzak ezartzen dituen kuoten araberakoa izanen da zergaldia. Inskripzioaren unean eginen da ordainketa.

IV.–Subjektu pasiboa.

4. artikulua.

4.1. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude ordenantza honen 2. artikuluko udal kirolguneetako eremu eta zerbitzuak erabiltzen dituztenak, baita Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak eskainitako kirol eta jardueretan inskribatzen diren erabiltzaileak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz.

4.2. Aurreko 1. puntuan aurreikusitakoa galarazi gabe, tasen ordainketak prozedura berezia izan dezake, hitzarmen bidez, honako erabiltzaile hauen kasuan:

a) Kirol eta josteta elkarteak.

b) Teknifikaziorako kirol zentroak.

c) Ikastetxeak eta unibertsitateak.

d) Profesionalak ez diren kirol klubak.

e) Kirol federazioak.

4.3. 4.2 artikuluan aipatutako hitzarmena izateko, nahitaezkoa izanen da eskatzen den instalazioaren erabilerak bat egin dezala eskatzailearen estatutuetan jasotako xede sozialarekin.

V.–Tributu kuotak.

5. artikulua.

Ondoko ataletako tarifetan ezarriko dira tasak zerbitzu eta jardueretarako (uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), prezio horiek proposatu baitzituen Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak 2016ko uztailaren 1eko bilkuran eta Noain Elortzibarko Udalak onetsi, 2016ko irailaren 13ko osoko bilkuran. Hona hemen (eurotan emanak daude):

2016/2017 DENBORALDIKO KUOTAK,
IRAILETIK AURRERA APLIKATZEKO

KUOTAK 16/17

Helduen txapelketak

Jokalari erroldatua

10,00 euro

Jokalari erroldatu gabea

20,00 euro

Mendia, 2017ko urtarriletik aplikatzeko

Irteerak 18 urtera bitarte

5,00 euro

Irteerak, 19 urtetik gora

7,00 euro

Bidezarra pilotalekuaren alokairua

Jarduerak, gehienez ere lau pertsona: gomazko paleta, frontenisa, esku-pilota...

Prezioa argirik gabe, orduko

13,00 euro

Prezioa argiarekin, orduko

20,00 euro

Prezioa argirik gabe, erroldatuak, txartel bereziarekin, orduko

8,00 euro

Prezioa argiarekin, erroldatu gabeak, txartel bereziarekin, orduko

12,00 euro

Taldekako kirolak: saskibaloia, areto-futbola, irristaketa...

Prezioa, argirik gabe, orduko

20,00 euro

Prezioa, argiarekin, orduko

27,00 euro

Bidezarra zelai osoa alokatzea

Prezioa argirik gabe

102,00 euro

Prezioa argiarekin, talde bakoitzeko, 1,5 ordu edo partiduko

136,00 euro

Bidezarra futbol-zelai erdia alokatzea

Prezioa argirik gabe

54,00 euro

Prezioa argiarekin, talde bakoitzeko, 1,5 ordu edo partiduko

108,00 euro

Hamaken mailegua

1 euro/eguna

Alokera ping-pong, mahai-tenisa, boleibola

1 euro pertsona/eguna

KUOTAK 2016/2017 DENBORALDIA,
IRAILETIK APLIKATZEKO

ESKOLAK (16 URTE ARTE) KIROL 1

16/17 DENBORALDIA

IGOERA %0

Lehendabiziko seme-alaba
(euro kiroleko)

Bigarren seme-alaba
(euro kiroleko)

Hirugarren seme-alaba
(euro kiroleko)

Laugarren seme-alaba
(euro kiroleko)

Urtea erroldatua/abonatua

40,00

36,00

34,00

0,00

Urtea erroldatua/abonatu gabea

48,00

43,00

41,00

0,00

Urtea erroldatu gabea/abonatua

100,00

100,00

100,00

100,00

Urtea erroldatu gabea/abonatu gabea

120,00

120,00

120,00

120,00

Urtea erroldatu gabea, Noain-Elortzibarren bizi gabe, Noaingo ikastetxeetan ikasten dutenak/abonatuak

80,00

72,00

68,00

0,00

Urtea erroldatu gabea, Noain Elortzibarren bizi gabe, Noaingo ikastetxeetan ikasten dutenak/abonatu gabeak

96,00

87,00

82,00

0,00

Gazteak, areto-futbola (17-25 urte bitarte)

Urtea erroldatuak/abonatuak

60,00 euro

Urtea erroldatuak/abonatu gabeak

72,00 euro

Urtea erroldatu gabeak/abonatuak

100,00 euro

Urtea erroldatu gabeak/abonatu gabeak

120,00 euro

Urtea desgaitasuna dutenen taldea

(erroldatuak eta erroldatu gabeak):

40,00 euro

Hirugarren adinekoa (60 urtetik goiti)

Urtea erroldatuak/abonatuak

9,00 euro hilean

Urtea erroldatuak/abonatu gabeak

11,00 euro hilean

Urtea erroldatu gabeak/abonatuak

13,00 euro hilean

Urtea erroldatu gabeak/abonatu gabeak

16,00 euro hilean

VI.–Kudeaketa arauak.

6. artikulua.

6.1. Zerbitzu edo jarduera hauek Udalak ematen ditu zuzenean, haren menpekoa den administrazio-organo bereziaren bidez, Noaingo Udalaren Kirol Patronatuaren bidez.

6.2. Ordenantza hau indarrean den bitartean abiarazten bada ordenantzan aurreikusi gabeko instalazioren bat, hartan jasotako tasak aplikatuko dira, analogiaz.

6.3. Guztiz debeku da Udalaren kirol instalazio bat erabiltzea eskolak emateko, erabilera eta onura partikularretarako, salbu berariaz eta idatziz baimendutakoak.

6.4. Inprimatze eta tipografia akatsik izanez gero, baliodunak izanen dira Noain Elortzibarko Udalak eta/edo Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak onetsitako programazioetako zenbatekoak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan berariaz aurreikusi gabekoetan, honako hauetan dauden arauei jarraituko zaie: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa, 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako lege xedapenak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2016ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1612018