2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
2017ko zerga-tasen eta tasen onespena
Udalak, 2016ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez eta legez eskatzen den quoruma izanda, 2017ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak eta tasak onetsi zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:
Lehenengoa.–2017rako ezartzea zerga-tasa hauek:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,12.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea: %1.
5.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
Karga-tasa: %8.
Bigarrena.–Tasa hauek ezartzea:
–Jarduera sailkatuen eta irekitzeko lizentzien espedienteak tramitatzea: Txostenaren kostua.
–Ordezko betearazpena edo egindako zerbitzua: %0,5, betearazpenaren kostua.
–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 120 euro.
–Ziurtagiriak: 1 euro.
–Fotokopiak: 0,05 (A4) eta 0,10 (A3).
–Konpultsak: 0,10 euro/unitatea.
–Fax-igorpenak: 1 euro, lehen orrialdea; 0,50 euro, gainerakoak.
–Aurri egoeren espedientea: teknikariaren faktura.
–Kontribuzioaren eta bertze zerga batzuen ordainagirien kopiak: 0,60 euro/unitatea.
–Katastroko orriaren eta lurzatien gaineko zedularen kopia: euro bat.
–Aldaketa Udal Planean: prentsan argitatzearen kostua.
–Autobus txartela: 3 euro.
Hirugarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.
Laugarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Udaleko iragarki oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Metautenen, 2016ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1612007