2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko eta/edo sarrera murriztuko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2016ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko eta/edo sarrera murriztuko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendigorrian, 2016ko urriaren 24an.–Alkate, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1612056