2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Herrilur elkorra enkantean
Mendabiako Udalak, 2016ko urriaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, herrilurretako 4. poligonoko 1774. lurzatia esleitzeko. 47.999,24 metro karratuko azalera du (53,50 erregu), eta Eras Guergor alderdian dago. Nekazaritzako erabilerarako berreskuratu ahal izatea da xedea. Horretarako, lurrak finkatu eta lantzeko errekerimenduak sartu dira baldintza-agirian, esleipen-hartzaileak bete beharrekoak, lurrak lehengoratu ahal izateko.
Enkantea Udaletxean eginen da azaroaren 18an, ostiralez, 13:00etan. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da hogei euroko behin-behineko bermea jarri izana frogatzea, eta Mendabiako Udalean inolako zorrik ez izatea.
Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Mendabian, 2016ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1612269