2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
2017ko ekitaldiko karga-tasak
Marañongo Udalak, 2016ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:
Lehenengoa.–2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,39.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,50.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,2.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %12ko karga-tasa ere.
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Marañonen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L1612058