212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Laburpena, Garapenerako lankidetza proiektuetarako
laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 320732.

1.–Helburua.

GKEei laguntza ekonomikoa ematea Hirugarren Munduko herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko eta, horiekin batera, Irurtzungo herritarrak sentsibilizatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak, bide emanez jarrerak eta jokabideak aldatzeko Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen arazoaren inguruan.

2.–Onuradunak.

Diru-laguntza eskatzen ahalko dute irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eta elkartasunezko erakundeek, Nafarroako elkarteen erregistroan erregistraturik badaude eta Nafarroan egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra badute.

3.–Aurkezpena.

Proiektuak Irurtzungo Udalaren Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, CD-R formatuan, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun balioduneko epean, I. eranskineko ereduari jarraikiz.

Erakunde bakoitzak edo elkartasunezko erakunde bakoitzak proiektu bakar bat soilik aurkez dezake.

Irurtzunen, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1612121