2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Hiri jarduerako plan berezia UA-12.10 eta 12.11 unitatean. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2016ko urriaren 13ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:
Aintzat harturik: Eugenio Pérez Morachok, Asunción Belloso Alonsoren eta Barrera Eguilaz anaien izenean, aurkeztu duela hiri jarduerako plan berezia Udal Planeko antolamendu xehakatua aldatzeko UA-12.10 eta 12.11 jarduketa unitateetan.
Kontuan harturik: Udalaren Hirigintza Alorreko teknikariak eta idazkariak emandako txostenak.
Kontuan harturik: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan ezarritakoa, eta aipatu determinazio xehakatuen aldaketa.
Aho batez,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea hiri jarduerako plan berezia, Udal Planeko antolamendu xehakatua aldatzeko UA-12.10 eta 12.11 jarduketa unitateei dagokienez.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea (argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzailearen kargura eginen dira).
Fontellasen, 2016ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1612002