2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
2017ko karga-tasak
Erabaki zen 2017ko ekitaldian aplikatzea karga-tasak hauek:
1. 2017rako lur-ondasunen gaineko kontribuzioan ondoko karga-tasa hauek onestea, ez bada balorazio txosten hau onetsi ondoren txosten honek indarra hartzen duela 2017rako eta katastroko balioen igoera dakarrela. Kasu horretan, karga-tasak beheitituko dira diru-bilketa izan dadin egungo katastroko balioak aplikatuz ateratzen denaren antzekoa.
–Katastroko balioaren 0,22, hirilurreko ondasunetarako.
–Katastroko balioaren 0,62, landalurreko ondasunetarako.
2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.
4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte. Karga-tasa: %8.
5. Ura:
–Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: euro 28/urtea.
–Kontsumoa: 0,20 euro/metro kubikoa neguan eta 0,58 euro/metro kubikoa udan.
6. Belarrak:
–Azienda xehea: 0,47 euro buruko.
–Azienda larria: 3 euro buruko.
7. Okupaturiko lurrak:
–Herri barnean: 5 euro/metro koadroa.
–Herritik kanpo: 1,5 euro/metro koadroa.
Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren kontra ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Eulaten, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1612057