212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Eulate Udalak, 2016ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, espedientea Udal Idazkaritzan baitago, azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Eulaten, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.

Iragarkiaren kodea: L1612043