212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2016. urteko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga

Aditzera ematen da 2016ko urriaren 26tik azaroaren 30era izanen dela Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2016ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1612096