2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Titular ezezaguneko lurzatiaren katastroko
aldaketaren gaineko espedientea abiatzea
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoarekin bat, alkateak urriaren 11n 334/2016 Ebazpena eman zuen, Iberoko 4. poligonoko 141. lurzatiaren titulartasuna aldatzeari dagokionez; lurzatiaren azalera 1.956,89 m² da, eta Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren arabera jabe ezezaguna du.
Iragarki honen bidez ebazpen honen berri ematen zaie interesdunei, hilabeteko epean alegazioak aurkez ditzaten eta beren eskubideak defendatzeko dagokion jabetza titulua eta beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak ekar ditzaten.
Oltza Zendean, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1612091