212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Etxeko hondakinak obra-hondakinen gune
garbira botatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2016ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea etxeko hondakinak obra-hondakinen gune garbira botatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hura 2016ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 5ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burgin, 2016ko urriaren 21ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

ETXEKO HONDAKINAK OBRA-HONDAKINEN GUNE GARBIRA BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hondakinak edo obra-hondakinak zuzenean botatzea Burgiko obra-hondakinen gune garbira.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortzen da etxeko hondakinak botatzean Burgiko obra-hondakinen gune garbira.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Burgiko Udalean obretarako lizentzia lortu eta halakoak botatzeko baimena eskatzen duten pertsonak edo entitateak dira Burgiko obra-hondakinen gune garbira obra-hondakinak eta etxeko hondakinak botatzeagatik tasa ordaintzeko betebeharra dutenak.

Tarifak

5. artikulua. Burgiko obra-hondakinen gune garbira obra-hondakinak eta etxeko hondakinak botatzeagatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean daude ezarrita.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Burgiko Udalaren bidez kudeatuko dira obra-hondakinak botatzeagatiko tarifak.

Halakoak botatzeko baimena ematen den unean likidatuko dira tarifak, obretarako lizentzia ematearekin batera.

7. artikulua. Erabiltzaileek esparru horretan ikusgai jarrita dauden funtzionamendu, portaera eta erabilpen arauak begiratu behar dituzte beti.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan hartuko du indarra.

ERANSKINA

Tarifak

Obra hondakinak edo eraikuntza eta eraispenetako hondakin garbiak (nahastuta edo bereizitako zatikitan, honako hauek: hormigoia, adreiluak, teilak, harrizko materialak, material zeramikoak eta antzekoak, substantzia arriskutsurik ez dutenak):

–Gutxieneko zenbatekoa, 2 Tn bitarte: 30 euro.

–Zenbatekoa, 2 Tn-tik 4 Tn-ra bitarte: 60 euro.

Obra hondakinak edo eraikuntza eta eraispenetako hondakin nahasiak (eraikuntza eta eraispenetako hondakin nahasiak, substantzia arriskutsurik ez dutenak):

–Gutxieneko zenbatekoa, 2 Tn bitarte: 60 euro.

–Zenbatekoa, 2 Tn-tik 4 Tn-ra bitarte: 120 euro.

Iragarkiaren kodea: L1612079