212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2016ko irailaren 16ko Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen 2016ko abuztuaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean (2/2016 kreditu berezia, kreditu-transferentzia eta diru-sarrera bidezko kreditu bidez finantzatua: Errota, Lantzeluze, eta Abelbidea kaleak asfaltatzea), erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

–1 15333 6100002.–Errota, Lantzeluze, eta Abelbidea kaleak asfaltatzea: 7.495,00 euro.

Finantzatzeko modua:

Kreditu transferentzia:

–1 15333 6000000.–Oihana hobetzeko lanak: 6.000,00 euro.

–1 15333 6090000.–Artiberri zurezko zubia: 1.495,00 euro.

Diru-sarrera bidezko kreditua:

–1 15333 6100002.–Errota, Lantzeluze, eta Abelbidea kaleak asfaltatzea: 7.705,00 euro.

Finantzatzeko modua:

Diru-sarreren kontu-saila:

1 5540000.–Oihan ustiapenak: 7.705,00 euro.

Berriozarren, 2016ko urriaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1612080