2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2017ko udal zergen karga-tasak. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak, 2016ko urriaren 20an egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:
1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioari %0,28ko karga-tasa ezartzea, aurtengo berdina.
2. Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zergaren karga-tasa aldatzea: igoera errealaren zenbatekoa finkatzeko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren urteko gutxieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %18 izanen da.
3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari %5eko karga-tasa ezartzea.
4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: 1,3 gutxieneko indizea aplikatzea, aurtengo indize berdina.
5. Karga-tasa hauek jendaurrean paratzea 30 egunetarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
6. Erreklamaziorik, kexarik edota oharrik egiten ez bada, aipatu denbora pasatu ondotik, aipatu karga-tasak behin betikoz onetsi direla ulertuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Beran, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1612064