212. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko urriaren 21ean hartutako erabakiarena. Horren bidez laguntzen deialdia onetsi da 2016-2017 ikasturtean Barañaingo ikastetxeetan jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 320902.

a) Onuradunak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko ikastetxeak ekimen publikoa edo pribatua dutenak, eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoa. Barañaingo udal mugapean egon eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aitorpena behar dute.

b) Xedea: Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntzeko proiektu eta ekintzak sustatzea. Ikastetxeak ekimen publikokoak edo pribatukoak izan daitezke.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 20.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarkia :bon.ean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2016ko urriaren 26an.–Jarduneko alkate udalburua, José Ignacio López Zubicaray.

Iragarkiaren kodea: L1612161