211. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 26an hartua, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea xedatzen duena, 85.150.000 euro gehienez.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluak xedatzen du Foru Komunitatearen zorpetzea mota hauetakoa izaten ahalko dela:

a) Mailegu edo kreditu eragiketak.

b) Zor publikoaren baloreen jaulkipena.

c) Finantza tresnekiko bestelako eragiketak.

Halaber, aipatutako 13/2007 Foru Legeak, 64. eta 66. artikuluetan, xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, zorpetze-eragiketak erabakitzea, baldin eta foru lege baten bidez baimendu badira.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legeak 17.2 artikuluan ezartzen du artikulu horren lehen idatz-zatian finkatutako zorpetze-muga gainditzen ahalko dela Nafarroako Gobernuaren eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren artean ituntzen ahal diren zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu egonkortasunaren erregulazioak ezartzen dituen mugen barrenean.

Nafarroako 2016rako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legea aldatzen duen irailaren 19ko 11/2016 Foru Legearen 2. artikuluak 3.400.000 euro igo zuen zorpetze-eragiketen muga, enpresa publikoen maileguak berriro finantzatzeko idatz-zatian.

Aurreikuspen hori gauzatzeko, beharrezkoa da halako zorpetze-eragiketak egiteko bide ematen duen erabaki bat onestea.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan aipatzen diren zorpetze-eragiketak egitea, 85.150.000 eurokoak gehienez, 2015ean izandako gehiegizko defizita, 81.750.000 eurokoa, hein batean finantzatzeko helburuz, bai eta muga-egunera iritsitako enpresa publikoen 3.400.000 euro berriro finantzatzeko ere.

2. Zenbateko horren barrenean, gauzatzen diren baloreen jaulkipenek Nafarroako Zorraren ohiko izendapena eta ezaugarriak izanen dituzte, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 68. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

3. Erabaki honetan bildutako finantza-eragiketetarako, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren esku uzten dira Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 66.1 artikuluaren c) eta d) letretan aipatzen diren eskumenak, lege horren 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

4. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren foru agindu baten bidez, baloreen jaulkipenen baldintza guztiak eta gainerako finantza-eragiketen ituntzea zehaztuko dira. Horretarako, ahalmena ematen zaio aipatu kontseilariari erabaki hau betearazteko behar diren neurriak hartu eta ebazpenak eman ditzan.

5. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

6. Erabaki hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko urriaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1612183