211. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2271/2016 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) izateko 13 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 111E/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko 13 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Uztailaren 30eko 690E/2015 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2015eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an.

2015eko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 7koan, deialdia onesten zuen maiatzaren 7ko 111E/2015 Ebazpenaren testuko akats zuzenketa argitaratu zen.

Eta urriaren 2ko 72E/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, 2016ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, probak puntuazio altuenekin gainditu zituzten eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.

Aurkeztu duten dokumentazioa aztertuta eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) lanpostuan aritzeko: José Javier Solano Martínez jauna, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandakoa; Rafael Barrena Marcos jauna, Íñigo Oloriz Iturgaiz jauna, Luisa Vallejo Pascual andrea, Begoña Ruiz Malagón andrea eta Nerea Martinena Jiménez andrea, igoera txandakoak; eta Íñigo Echeverría Fernández jauna, Beatriz Sanz Pérez andrea, Ana María Antón Enciso andrea, Elisabet Arrondo Sola andrea, María Elena Azparren Úriz andrea, Edurne Muruzábal Sánchez andrea eta Sandra Molina Fernández andrea, txanda librekoak.

2. Izendatuei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauek esleitzea:

José Javier Solano Martínez jaunari, plantilla organikoan 67689 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Rafael Barrena Marcos jaunari, plantilla organikoan 68775 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Íñigo Oloriz Iturgaiz jaunari, plantilla organikoan 67431 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Luisa Vallejo Pascual andreari, plantilla organikoan 69803 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Begoña Ruiz Malagón andreari, plantilla organikoan 62502 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Nerea Martinena Jiménez andreari, plantilla organikoan 69651 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Íñigo Echeverría Fernández jaunari, plantilla organikoan 69652 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Beatriz Sanz Pérez andreari, plantilla organikoan 69503 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ana María Antón Enciso andreari, plantilla organikoan 69976 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Elisabet Arrondo Sola andreari, plantilla organikoan 69977 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

María Elena Azparren Úriz andreari, plantilla organikoan 65092 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Sandra Molina Fernández andreari, plantilla organikoan 67353 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Edurne Muruzábal Sánchez andreari, plantilla organikoan 69978 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1611690