211. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Proiektuaren behin betiko onespena
eta desjabetzeak ukitutako ondasun
eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko irailaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen “Benegorri. Igorlea eta hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta azken horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretaz gainera, hamabost egunean jendaurrean edukitzeko agindu zuen.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez zuenez, Mairagako Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko urriaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

Lehena.–Behin betiko onestea “Benegorri. Igorlea eta hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua, baita horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ere, esan gabe baitoa onespen honek erabilera publikoko deklarazioa eta okupatzeko beharra dakartzala.

Bigarrena.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, lehenbailehen konpondu behar baita arazoa, hau da, herri horretako isurketen arazketarik ez da batere egiten.

Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta desjabetze prozeduraren ondorio diren gainerako obligazioak.

Laugarrena.–Erabaki hau Mairagako Mankomunitateko eta Leozko Udaleko iragarki oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta haren laburpena, berriz, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietako batean.

Bosgarrena.–Erabaki hau Leozko Udalari eta ukituei jakinaraztea, eta azaltzea erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta honen aurka errekurtso hauek jar ditzaketela interesdunek, aldez aurretik, aukeran, eta herri administrazio ez badira: berraztertzeko errekurtsoa Mairagako Mankomunitateari; gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Herri administrazioek ere azken errekurtso hori jar dezakete edo, bestela ere, Mairagako Mankomunitateari aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izango diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2016ko urriaren 20an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1611945