211. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1742/2016 EBAZPENA, urriaren 13koa, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emana, zenbait eskudantzia Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariari esku uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.3 artikuluak ezartzen du, artikulu horrek espresuki ezarritako eginkizunez gain, zerbitzuko zuzendariek kontseilariak edo zuzendari nagusiak banatutako edo eskuordetutako eginkizunak bete beharko dituztela, beren eskumenekoak diren arloetan.

Behar den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko, bidezkotzat jotzen da Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari esleitutako zenbait arlori buruzko espedienteen ebazpena.

Eskuordetze hau dagokion arloan indarra duen legerian ezarritakoaren arabera egin behar da, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari ondoko arloetan dagozkion eskumenen erabilera:

–Etxebizitza babestuaren salerosketarako edo errentamendurako kontratuak sinatzeko baimenak ebaztea.

–Etxebizitza babestuaren salerosketarako edo errentamendurako kontratuen ikus-onespena ebaztea.

–Konturako zenbatekoak jasotzeko baimenak.

–Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari heltzen diotenei egokitutako etxebizitza babestuak esleitzeko ebazpena.

–Lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzea edo hari uko egitea, etxebizitza babestuen kostu bidezko eskualdaketa ororen gainean.

–Etxebizitza babestua partikularren artean edozein tituluren bidez eskualdatzeko baimena.

–Etxebizitza babestua desokupatzeko baimen administratiboa.

–Zaharberritze babestuaren jarduketen behin betiko kalifikazioa.

–Gorabeherak aldatzeko baimena etxebizitzetako eta etxebizitza babestuetako zaharberritze babestuen espedienteetan.

–Bizigarritasun zedulak ebaztea.

–Estatuak Nafarroari abuztuaren 1eko 1484/1985 Errege Dekretuaren bidez eskualdatutako ondasun, eskubide eta betebeharren ondoriozko gorabeherak ebaztea; errege dekretu horren bidez, Estatuko Administrazioaren zerbitzuak eskualdatu zitzaizkion Nafarroako Foru Komunitateari ondare arkitektonikoaren eta eraikuntzaren eta etxebizitzaren kalitatearen kontrolaren arloan.

–Informazio publikoa lortzeko eskubidea erabiltzeari buruz ebaztea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean jasoa.

–Babestutako etxebizitzen sustapenetan eraikuntzaren aldetik dauden akatsei buruzko espedienteen ebazpena.

–Hirigintzako txostenen ebazpena.

–Baimena ematea Etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari heltzeko.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak edozein unetan errebokatzen ahalko du eskuordetze honen xedeko edozein espediente, hura ezagutzeko edo ebazteko.

3. Eskuordetze honen ondorioz emandako ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ebazpen horiek Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak emandakotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua.

4. Indarrik gabe uztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak abuztuaren 14an eman 2/2015 Ebazpena, zenbait eskudantzia Eskubide Sozialetako Departamentuko Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariari esku uzten dituena.

5. Ebazpen hau Etxebizitza Zerbitzuko Zuzendaritzari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko urriaren 13an.–Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusia, Gema Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: F1611705