210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

81/2016 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen (CEIm) kide batzuk aldatzen dituena.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen ditu.

IV. kapituluan, botikekiko ikerketa klinikoaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak jasotzen dira, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa egiteko. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 31ko 116/2014 Foru Aginduaren bidez, hein batean berritu zen Ikerketa Klinikorako Etika Batzordearen osaera.

Beren borondatez, kide izateari uzteko eskaerak izan direnez, beharrezkoa da haren osaera hein batean aldatzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten du Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko dituela Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko (CEIm) kideak izendatzea, honako hauek alegia:

Batzordeburua: Jesús María Arteaga Coloma jauna.

Buruordea: Gonzalo Morales Blázquez jauna.

Batzordekide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Batzordekideak:

Idoia Gaminde Inda andrea.

Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

Sonsoles Martín Pérez andrea.

M.ª Victoria González Toda andrea.

José Juan Rifón Roca jauna.

José Javier Elizondo Arméndariz jauna.

Daniel Aliseda Pérez de Madrid jauna.

José Luis Alonso Martínez jauna.

Ana Román Puerta andrea.

Isabel Gil Aldea andrea.

Antonio Viudez Berral jauna.

2. Ateratzen diren kideei eskerrak ematea: José María Aréjola Salinas jaunari, Marta Fernández Lana andreari, Ferrán Capdevila Bastons jaunari eta M.ª José Lecumberri Biurrun andreari, haien dedikazioagatik eta arretagatik.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko urriaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1611972