210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

174/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Ikerketa Kriminalaren Arloaren antolaketa egitura

1. artikulua. Ikerketa Kriminalaren Arloa.

Foruzaingoko Ikerketa Kriminalaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

a) Informazio Dibisioa.

b) Polizia Zientifikoaren Dibisioa.

c) Polizia Judizialaren Dibisioa.

d) Sostengu Teknologikorako Taldea.

e) Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea.

1. ATALA

Informazio Dibisioa

2. artikulua. Informazio Dibisioa.

Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Informazio Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

a) Azterketa eta Inteligentzia Brigada.

b) Ikerketa Taldea.

3. artikulua. Azterketa eta Inteligentzia Brigada.

Azterketa eta Inteligentzia Brigadari dagokio poliziaren eginkizun hauek zuzenean burutzea:

a) Inteligentzia planak eta informazioa lortzeko programak prestatzea, informazio behar orokor edo berariazkoen arabera.

b) Foruzaingoko oinarrizko inteligentzia eta informazioa zentralizatzea eta beste bide batzuetatik sartzen dena bideratzea, polizia lana delituei aurrea hartzera eta argitzera orientatuz.

c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei laguntza ematea analisi eta prospekzio teknikak erabili behar diren arloetan.

d) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaizkion bestelako eginkizunak, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

4. artikulua. Ikerketa Taldea.

Ikerketa Taldeari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

a) Herritarren segurtasunaren arloko prebentzio lanetarako, ordenari eusteko eta delituei aurre egiteko interesgarri izan daitekeen informazioa lortzea, baita inteligentzia planek zehazten dutena ere.

b) Informazioa ustiatzea, prozedura espezializatuak erabili behar direnean edo agintariek ezartzen dutenean.

c) Foruzaingoko gainerako unitate organikoei eta, bereziki, Polizia Judizialaren Dibisioari sostengu espezializatua ematea.

d) Beste informazio unitate batzuekin harremanak izatea eta lankidetzan aritzea ekintza terroristei, talde biolentoei eta sistemaren aurkako taldeei aurrea hartzeko eta herritarren segurtasuna babesteko.

e) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

2. ATALA

Polizia Zientifikoaren Dibisioa

5. artikulua. Polizia Zientifikoaren Dibisioa.

Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Zientifikoaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran (guztiek izaera zentrala dute):

a) Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

b) Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.

6. artikulua. Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoa.

Landa-lanetako Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

a) Begi-ikuskapen tekniko-polizialei dagokienez Polizia Zientifikoaren Dibisioak dituen eginkizun guztiak zuzenean burutzea.

b) Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.

c) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

7. artikulua. Laborategiko Brigada Kriminalistikoa.

Laborategiko Brigada Kriminalistikoari dagokio polizia eginkizun hauek zuzenean burutzea:

a) Honako gai hauen inguruan Polizia Zientifikoaren Dibisioari dagozkion eginkizun guztiak zuzenean burutzea: identifikazioak, balistika, ebidentzia zientifikoen tratamendua, eta, oro har, peritu-txostenak egiteko behar den guztia.

b) Bere espezialitateko arloetan laguntza eta sostengua ematea Foruzaingoko gainerako unitateei.

c) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

3. ATALA

Polizia Judizialaren Dibisioa

8. artikulua. Polizia Judizialaren Dibisioa.

Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduak esleitu dizkion eginkizunak burutzeko, Polizia Judizialaren Dibisioak antolaketa unitate hauek ditu bere egituran:

a) Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

b) Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

c) Laguntza Brigada.

d) Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada.

e) Osasunaren kontrako Delituen Taldea.

f) Delitu Informatikoen Taldea.

9. artikulua. Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada.

Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio ordena sozioekonomikoaren, ondarearen eta Ogasun Publikoaren kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.

Era berean, Ogasun Publikoarekin elkarlanean arituko da behar diren errekerimendu guztietan, hala eremu administratiboan nola zigor arloan.

Dagozkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Delitu Ekonomikoen eta Ondarearen kontrako Delituen Brigadak Delinkuentzia Ekonomikoaren Taldea izanen du atxikita.

10. artikulua. Pertsonen kontrako Delituen Brigada.

Pertsonen kontrako Delituen Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio pertsonen kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko, agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.

11. artikulua. Laguntza Brigada.

Laguntza Brigada unitate zentrala da, eta hari dagokio askatasun sexualaren eta familia barreneko harremanen kontrako delituen arloan eta genero-indarkeriari, adingabeei eta hirugarren adinekoei loturiko delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.

12. artikulua. Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada.

Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada lurralde bati lotua dago eta polizia judizialaren eginkizunak beteko ditu Iruñeko, Altsasuko, Elizondoko eta Zangozako foruzain etxeen eremuan, Polizia Judizialaren Dibisioko buruaren aginte funtzionalaren pean eta zein bere foruzain etxeko buruaren aginte organikoaren pean.

Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadari atxikitako langileen destinoa aurreko idatz-zatian aipatutako eremu geografikoetatik edozein izan daiteke.

13. artikulua. Osasunaren kontrako Delituen Taldea.

Osasunaren kontrako Delituen Taldea unitate zentrala da, eta hari dagokio osasunaren kontrako delituen arloan Polizia Judizialaren Dibisioak dituen polizia eginkizun guztiak zuzenean burutzea, baita Foruzaingoaren behar orokorren arabera, bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko, agintzen zaizkion gainerako eginkizun guztiak ere.

14. artikulua. Delitu Informatikoen Taldea.

Delitu Informatikoen Taldeari dagokio Internet bidez eta beste baliabide teknologiko batzuen bitartez egiten diren delituen ikerketarekin zerikusia duten polizia eginkizunak zuzenean burutzea.

4. ATALA

Ikerketa Kriminalaren Arloaren menpe dauden beste unitate batzuk

15. artikulua. Sostengu Teknologikorako Taldea.

Sostengu Teknologikorako Taldea unitate zentrala da, eta eginkizun hauek burutzea dagokio:

a) Arloko langileek ikerketetan erabiltzen dituzten ekipo eta sistema teknologikoen mantentze-lanak, kudeaketa eta kontrola.

b) Telefoniako operadoreentzako ofizioak tramitatzea, ahalmena duten agenteak diren heinean.

c) Ikerketa Kriminalaren Arloaren polizia eginkizunei loturiko txostenak prestatzea, bereziki unitate berezien esku-hartzea behar ez dutenak.

d) Bakarrik edo beste batzuekin batera egiteko agintzen zaion beste edozein eginkizun, Foruzaingoaren behar orokorren arabera.

16. artikulua. Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea.

Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea lurralde bati lotua dago, foru agindu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeari eginkizun hauek dagozkio:

a) Herritarren salaketa eta eskaerak jaso eta kasuan kasuko agintariei bidaltzea.

b) Salaketak bideratzea kasuan-kasuan eskumena duen Foruzaingoaren unitatera.

c) Ikerketa espezializatua behar ez duten atestatuen instrukzioa egitea eta agintari judizial eskudunei haien berri ematea.

d) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

II. KAPITULUA

Ezarpen operatiboa

17. artikulua. Langileen atxikipena eta eskalafoia.

1. Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezarriko dena deusetan galarazi gabe, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak Ikerketa Kriminalaren Arloko zein antolaketa unitateri atxikitzen zaizkion, atxikipen berria edo eginkizunak, funtsean, lehengo lanpostuan sartuta zeuden kasuetan.

2. Oraingo atxikipen organikoa gorabehera, foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, orain arte Iruñeko Polizia Arretarako Bulegoari zegozkion eginkizun guztiak Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeak eginen ditu, ondorio guztietarako. Iruñeko Polizia Arretarako Bulegoari atxikitako langileak Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldeari atxikiko zaizkio. Horrek, hala ere, ez du inolako aldaketarik ekarriko beren eginkizunei, ordainsariei edo beste lan baldintza batzuei dagokienez.

3. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.

18. artikulua. Prozedurak.

Lehengo lanpostuetan sartuta ez zeuden eginkizun berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Behar den hautapen prozesua bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.

19. artikulua. Plantilla organikoa.

Aurreko artikuluetan azaldutako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Lehenengo xedapen gehigarria.–Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera agintzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.

Bigarren xedapen gehigarria.–Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldearen eragin eremuak udal mugape hauek hartzen ditu: Abaurregaina, Abaurrepea, Adios, Antsoain, Añorbe, Aranguren, Artzibar, Aria, Aribe, Auritz, Barañain, Belaskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Burlata, Zizur, Etxarri, Eguesibar, Eneritz, Erroibar, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Galar, Garaioa, Garralda, Uharte, Legarda, Lizoain, Muruzabal, Noain-Elortzibar, Obanos, Olaibar, Oltza, Orbaitzeta, Orbara, Orkoien, Orotz-Betelu, Iruña, Gares, Orreaga, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Ukar, Urrotz, Uterga, Luzaide, Hiriberri Aezkoa, Atarrabia, Zabaltza, Zizur Nagusia.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 71/2009 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Ikerkuntza Kriminaleko Arloa garatu zuena brigadatan eta taldetan.

Azken xedapen bakarra.–Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko urriaren 11n.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

PLAZAREN ZK.

ENPLEGUA

FORUZAIN ZENBAKIA

DESTINOKO HERRIA

EUSKARAZ
JAKIN
BEHARRA

ANTOLAKETA UNITATEA

IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA

5624

INSPEKTOREA

34

IRUÑA

5945

INSPEKTOREA

36

IRUÑA

5190

INSPEKTOREA

75

IRUÑA

5943

INSPEKTOREA

76

IRUÑA

8163

INSPEKTOREA

HUTSIK

IRUÑA

5959

INSPEKTOREORDEA

278

IRUÑA

SOSTENGU TEKNOLOGIKORAKO TALDEA

4306

INSPEKTOREORDEA

41

IRUÑA

3571

FORUZAINA

364

IRUÑA

8569

FORUZAINA

402

IRUÑA

SALAKETEN ETA HERRITARREN ARRETARAKO TALDEA

5958

INSPEKTOREORDEA

26

IRUÑA

4332

KABOA

97

IRUÑA

6537

KABOA

258

IRUÑA

4353

FORUZAINA

372

IRUÑA

266

FORUZAINA

445

IRUÑA

201

FORUZAINA

463

IRUÑA

6720

FORUZAINA

502

IRUÑA

7591

FORUZAINA

525

IRUÑA

152

FORUZAINA

532

IRUÑA

5724

FORUZAINA

543

IRUÑA

392

FORUZAINA

589

IRUÑA

4738

FORUZAINA

631

IRUÑA

8242

FORUZAINA

679

IRUÑA

245

FORUZAINA

787

IRUÑA

4715

FORUZAINA

839

IRUÑA

209

FORUZAINA

842

IRUÑA

336

FORUZAINA

858

IRUÑA

8262

FORUZAINA

866

IRUÑA

8503

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

2

8504

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

2

POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA

OSASUNAREN KONTRAKO DELITUEN TALDEA

5211

INSPEKTOREORDEA

40

IRUÑA

5229

KABOA

94

IRUÑA

5984

KABOA

274

IRUÑA

7657

FORUZAINA

189

IRUÑA

7902

FORUZAINA

339

IRUÑA

7904

FORUZAINA

369

IRUÑA

236

FORUZAINA

480

IRUÑA

7901

FORUZAINA

549

IRUÑA

7903

FORUZAINA

801

IRUÑA

DELITU INFORMATIKOEN TALDEA

POLIZIA JUDIZIALAREN IPARRALDEKO BRIGADA

4669

INSPEKTOREORDEA

38

IRUÑA

4304

INSPEKTOREORDEA

255

IRUÑA

5213

INSPEKTOREORDEA

269

IRUÑA

9791

KABOA

HUTSIK

ALTSASU

9792

KABOA

HUTSIK

ELIZONDO

8258

FORUZAINA

208

IRUÑA

4355

FORUZAINA

292

IRUÑA

8526

FORUZAINA

322

IRUÑA

8534

FORUZAINA

384

IRUÑA

8574

FORUZAINA

409

IRUÑA

8535

FORUZAINA

475

IRUÑA

8525

FORUZAINA

479

IRUÑA

8533

FORUZAINA

485

IRUÑA

8572

FORUZAINA

523

IRUÑA

8527

FORUZAINA

555

IRUÑA

8571

FORUZAINA

556

IRUÑA

8573

FORUZAINA

607

IRUÑA

8575

FORUZAINA

622

IRUÑA

8536

FORUZAINA

632

IRUÑA

8524

FORUZAINA

904

IRUÑA

281

FORUZAINA

HUTSIK

ALTSASU

300

FORUZAINA

HUTSIK

ALTSASU

8486

FORUZAINA

HUTSIK

ALTSASU

345

FORUZAINA

HUTSIK

ELIZONDO

4726

FORUZAINA

HUTSIK

ELIZONDO

7656

FORUZAINA

HUTSIK

ELIZONDO

DELITU EKONOMIKOEN ETA ONDAREAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

5960

INSPEKTOREORDEA

329

IRUÑA

3606

KABOA

44

IRUÑA

6540

KABOA

108

IRUÑA

284

FORUZAINA

194

IRUÑA

6992

FORUZAINA

230

IRUÑA

7900

FORUZAINA

313

IRUÑA

7897

FORUZAINA

362

IRUÑA

7896

FORUZAINA

398

IRUÑA

7899

FORUZAINA

739

IRUÑA

DELINKUENTZIA EKONOMIKOAREN TALDEA

PERTSONEN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

5635

INSPEKTOREORDEA

63

IRUÑA

5647

KABOA

193

IRUÑA

3557

FORUZAINA

196

IRUÑA

6995

FORUZAINA

229

IRUÑA

7663

FORUZAINA

482

IRUÑA

6993

FORUZAINA

613

IRUÑA

LAGUNTZA BRIGADA

5948

INSPEKTOREORDEA

30

IRUÑA

5962

INSPEKTOREORDEA

48

IRUÑA

4335

KABOA

102

IRUÑA

5228

KABOA

104

IRUÑA

5254

KABOA

320

IRUÑA

6718

FORUZAINA

228

IRUÑA

6719

FORUZAINA

236

IRUÑA

4708

FORUZAINA

252

IRUÑA

265

FORUZAINA

312

IRUÑA

8491

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA

LANDA-LANETAKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

4310

INSPEKTOREORDEA

84

IRUÑA

4485

KABOA

99

IRUÑA

8565

FORUZAINA

202

IRUÑA

6700

FORUZAINA

283

IRUÑA

6715

FORUZAINA

371

IRUÑA

6703

FORUZAINA

396

IRUÑA

7645

FORUZAINA

403

IRUÑA

8528

FORUZAINA

567

IRUÑA

7648

FORUZAINA

602

IRUÑA

6702

FORUZAINA

628

IRUÑA

7909

FORUZAINA

748

IRUÑA

7649

FORUZAINA

804

IRUÑA

6701

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

7646

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

7905

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

8252

FORUZAINA

HUTSIK

IRUÑA

LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

4309

INSPEKTOREORDEA

91

IRUÑA

8016

KABOA

513

IRUÑA

7906

FORUZAINA

328

IRUÑA

7907

FORUZAINA

605

IRUÑA

7908

FORUZAINA

703

IRUÑA

INFORMAZIO DIBISIOA

IKERKETA TALDEA

4312

INSPEKTOREORDEA

90

IRUÑA

5956

INSPEKTOREORDEA

81

IRUÑA

8272

FORUZAINA

359

IRUÑA

8270

FORUZAINA

420

IRUÑA

8268

FORUZAINA

436

IRUÑA

7913

FORUZAINA

484

IRUÑA

8267

FORUZAINA

559

IRUÑA

8192

FORUZAINA

562

IRUÑA

8273

FORUZAINA

648

IRUÑA

7665

FORUZAINA

683

IRUÑA

176

FORUZAINA

816

IRUÑA

AZTERKETA ETA INTELIGENTZIA BRIGADA

5955

INSPEKTOREORDEA

302

IRUÑA

5986

KABOA

501

IRUÑA

7666

FORUZAINA

802

IRUÑA

8275

FORUZAINA

901

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F1611653