210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03448 NL/br espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzaileak: Maite Ariztegui Sansiñena eta Nekane Ariztegui Sansiñena.

I.F.Z. zenbakia: 44621337 A eta 44623297 P.

Helbidea: Leitzako errepidea, 24-Latsaga, 31745-Ituren (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Zurtzaiko erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra - 1.0100.170.

Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

baimendu beharreko lanen xedea da Zurtzaiko errekaren ezkerraldean dagoen bideratze horma bat desmuntatzea eta haren ordez beste bat egitea, 60 metroko luzerakoa, harrizkoa baina hormigoi armatuzko zimenduekin; goialdean, altuera gehien duen tartean, bankada bat eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko urriaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1611624