210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-466

Ione Barace Ordunak eta Edurne Barace Ordunak ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Edurne Barace Orduna, Ione Barace Orduña.

Xedea: borda-mendi aterpe bateko hondakin urak isurtzeko baimena (Lloro borda).

Isurketa eginen den udal mugapea: Izaba (Nafarroa).

Etxeko hondakin uren gehieneko bolumena 60 m³-koa da urtean; 3.500 litroko hobi septiko aurrefabrikatuan tratatuko dira. Azkenik, urak lurrean iragaziz isuriko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko urriaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1611894