210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Lanbide birkualifikazioaren programan arautzen
den diru-laguntza emateko ebazpena

Otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuak, abuztuaren 26ko 10/2011 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak eta abuztuaren 24ko 23/2012 Errege Lege Dekretuak luzatutakoak, langabeen artean enplegu egonkorrerako trantsizioa eta lanbide birkualifikazioa sustatzeko presako neurriak ezarri zituen eta, arau horietan jasotako aginduarekin bat, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hura garatzeko zenbait xedapen ematea ekarri du.

Azkenik, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren bidez, berriz luzatu da langabeziako prestazioa ahitzen zaien langabeen lanbide birkualifikaziorako programa, otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan araututakoa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena eman zuen, laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta izapidetzeko modua eta epeak zehazten dituena, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretu horren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz. Errege Lege Dekretu horren bigarren xedapenean, prepara programaren luzapen automatikoa ezartzen duen horretan, xedatutakoari jarraikiz, Ebazpena eman da 2014ko urtarrilaren 24an, 2013ko abuztuaren 1ekoa aldatzen duena.

Aurkeztutako eskabideak ikusirik, prozedurako tramite guztiak gauzatuta eta legez ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Probintziako Zuzendaritzak, erakunde horretako zuzendari nagusiak eskuordeturik erabaki du, ebazpen horien zortzigarren artikuluko 5. atalean ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena ikusirik eta kontu-hartzailetza delegatu eskudunak aldeko fiskalizazioa emana duela,

erabaki du ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei bertan zehazten diren laguntzak ematea, guztira 41.056,26 euro egiten dutenak; bakoitzari dagokion zenbatekoa ere adierazirik dago.

Ebazpen horren 2. artikuluko 3. atalean aurreikusitakoarekin bat, laguntza hauek justifikatu ahal izanen dira Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko, Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudietan ezarritako baldintzak bete ondoren, betiere.

Hori guztia Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko 482.26 aplikazioaren kargura, bertan kreditu egokia eta behar bestekoa atxiki baita, aipatutako zenbatekoa adinakoa.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen diote Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritako moduan, jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Lege horren 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko urriaren 7an.–Probintziako zuzendaria, Rafael Hurtado de Mendoza Cabrera.

I. ERANSKINA

2016ko iraileko ebazpena, emandako diru-laguntzei buruzkoa

ONURADUNA

ZENBATEKOA

ABDIAD, EL MILOUD

2.396,28

AIZCORBE ZABALZA, DANIEL

2.396,28

BIDILECI, NICOLAE

2.396,28

BORJA FERRERUELA, REBECA

2.396,28

GARCIA ALMONTE, PORFIRIA

2.396,28

HIDALGO STRUB, MARGARITA

2.396,28

HUICI ECHARREN, ROSA MARIA

2396,28

JIMENEZ ZABAL, ANGEL

2.396,28

MALDONADO CORREA, MARIXA ISABEL

2.715,78

MARQUEZ CANGO, RAMON FERNANDO

2.396,28

ORTEGA MARCOS, SILVIA

2.396,28

PASTOR ESTELLA, MIGUEL ANGEL

2.396,28

RHOLAM GHAZAOUI, HANANE

2.396,28

RODRIGUEZ FRIAS, SARAY

2.396,28

ROYO PEREZ, RICARDO

2.396,28

SELIMOV LAVCHIEV, ARUN

2.396,28

SHUBERT, VOLODYMYR

2.396,28

GUZTIRA

41.056,26

GUZTIRA, ONURADUNAK: 17

Iragarkiaren kodea: E1611980