210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2016ko urriaren 20an.–Burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1611896