210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onestea Ur Hornidura
eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzaketa arautzen duen Ordenantza aldatzea. 2017

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2016ko urriaren 27an egindako saioan, hasiera batean onetsi zuen 2017rako Ur Hornidura eta Saneamendu Zerbitzuaren Finantzaketa arautzen duen Ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe igarotzen bada, Ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2016ko urriaren 27an. Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1612185