210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Iberembal SL. Jarduera: bukatutako produktuen biltegia. Tokia: Camino del Marinal, z.g. 3. poligonoa, 1206, 1207, 1208 eta 1920. lurzatiak.

San Adrianen, 2016ko urriaren 19an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1611984