210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2016ko bigarren seihilekoaren zergak

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2016ko bigarren seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea azaroaren 1ean hasi eta azaroaren 30ean bukatuko dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2016ko abenduaren 1etik 31ra bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko azaroaren 30ean kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2016ko urriaren 20an.–Jarduneko alkate udalburua, Lorenzo Luis Irisarri Ona.

Iragarkiaren kodea: L1611975