210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako San Frantzisko karrikako 11ko eraikinaren
xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko urriaren 20an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, lerrokaldurak aldatzeko eta eraikinaren barneko patioan bolumena ateratzeko, igogailua paratuz irisgarritasuna hobetzearren udalerri honetako San Frantzisko kaleko 11n dagoen eraikinean (2. poligonoko 59. lurzatia). San Frantzisko 11ko jabeen elkarteak aurkeztu du, eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu, 2016ko urrian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2016ko urriaren 24an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1611985