210. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

171/2016 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren egitura organikoa garatzen duena.

Nafarroako Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak ahalmena ematen dio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari hura betetzeko eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Era berean, erregelamendu horren 12. artikuluak ezartzen du arloak, dibisioak, foruzain etxeak, brigadak, taldeak eta polizia arretarako bulegoak sortzea, aldatzea edo kentzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokiola, Barneko zuzendari nagusiak proposaturik.

Horregatik, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloaren
egitura organikoa

1. artikulua. Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa

Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloak honako antolaketa unitate hauek ditu bere menpe zuzenean:

a) Barne Segurtasuneko Brigada.

b) Joko eta Ikuskizunen Brigada.

c) Ingurumena Babesteko Brigada.

1. ATALA

Barne Segurtasuneko Brigada

2. artikulua. Barne Segurtasuneko Brigada.

1. Barne Segurtasuneko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

a) Foru Komunitateko erakundeen eraikinak zaindu, kontrolatu eta gordetzea, eraikinaren inguruabar bereziak direla-eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak hala agintzen duenean.

b) Sarrera kontrolatzea aurreko idatz-zatian aipatutako eraikinetan eta goi agintariek aldi baterako adierazten dituzten gainerakoetan, eta Administrazioaren eraikin publikoak zaindu eta sarrerak kontrolatzen dituzten segurtasun pribatuko zerbitzuekin koordinatu eta elkarlanean aritzea.

c) Aurreko idatz-zatian adierazitako eraikinetan dauden ondasunei edo haiek erabiltzen dituzten pertsonei segurtasuna eta babesa ematea.

d) Zehazten diren gutun, pakete eta gauzak kontrolatu, banatu eta, oro har, haien tratamendua egitea.

e) Segurtasunari loturiko kontuetan aholku eta sostengu ematea.

f) Hornidurei, azpiegiturei eta segurtasun sistema fisikoei dagokienez polizia irizpideak ezartzea.

g) Segurtasunari buruz esleitzen zaizkion azterketa, plan eta proiektuak garatzea.

h) Nafarroako Gobernuari loturiko segurtasun pribatuaren zerbitzuak ikuskatzea eta arlo horretako kontratazio prozeduretan parte hartzea.

i) Aurreko idatz-zatian aipatutako arloan atzematen diren arau-hausteak salatzea.

j) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek segurtasun arloan ezer eskatuz gero, laguntza eta informazio zientifiko-teknologikoa ematea.

k) Nafarroako Gobernuaren eta hari loturiko erakundeen eraikinetan dauden bideo-zaintza sistemetan jasotako irudiak atera, gorde eta tratatzea, arlo horretako arauek ezarritakoa begiratuz betiere.

l) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Barne Segurtasuneko Brigadak talde hauek ditu atxikita:

a) Justiziako Taldea.

b) Jauregiko Taldea.

c) Parlamentuko Taldea.

d) Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Taldea.

e) Ikuskapen eta Kontrol Taldea.

3. Foruzaingoaren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta unitatearen eginkizunak eta tamaina kontuan harturik, Ikuskapen eta Kontrol Taldea kabo baten agintepean egonen da.

2. ATALA

Joko eta Ikuskizunen Brigada

3. artikulua. Joko eta Ikuskizunen Brigada.

Joko eta Ikuskizunen Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

a) Joko jarduerak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ikuskatzea.

b) Jarduera horietan ikusten diren arau-hausteak salatzea.

c) Jendaurreko ekitaldietan agintaritzaren ordezkari eta laguntzaile gisa jardutea, Barneko zuendari nagusiak horretarako izendatuta, Foruzaingoko buruak proposaturik.

d) Jarduera horietan ezartzen diren zehapenak eta beste neurri batzuk nahitaez betearaztea.

e) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek jokoen, jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren arloaren gainean ezer eskatuz gero, laguntza eta informazioa ematea.

f) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

3. ATALA

Ingurumena Babesteko Brigada

4. artikulua. Ingurumena Babesteko Brigada.

1. Ingurumena Babesteko Brigada unitate zentrala da, eta polizia eginkizun hauek burutzea dagokio:

a) Naturaguneak eta natura baliabideak zaindu eta babestea.

b) Natura eta ingurumena zaintzeari buruzko xedapenak betetzen direla ikuskatzea.

c) Landa ingurunean dagoen ondare historikoa, artistikoa eta arkeologikoa zaindu eta babestea.

d) Zehazten diren jarduera sailkatuen funtzionamenduari buruzko ikuskapenak egitea.

e) Zehaztutako arlo horiei buruzko xedapenen aurka egiten diren arau-hausteak salatu eta bidezko diren neurriak hartzea.

f) Brigada honek egiten dituen operazio eta ekintzetan parte hartzen duten unitate operatiboak koordinatzea.

g) Foruzaingoaren beste unitateek edo beste entitate batzuek ingurumenaren babesaren arloaren gainean ezer eskatuz gero, laguntza eta informazioa ematea.

h) Antzeko eginkizunak dituzten beste segurtasun kidego eta indarretako erakunde ofizialekin harremanak izatea eta haiekin elkarlanean aritzea.

i) Ingurumen arloko edo administrazioko agintarien eskakizunei kasu egin eta laguntza ematea, salbu eta gaiak beste unitate batzuek egin beharreko tratamendu espezializatua eskatzen badu.

j) Ingurumen arloko arau-hauste administratiboak ikertzea eta ingurumenarekin loturiko delituen ikerketa eta instrukzioa egitea.

k) Agintzen zaion izaera bereko beste edozein.

2. Esleitu zaizkion eginkizunak egoki gauzatzeko, Ingurumena Babesteko Brigadak talde hauek ditu atxikita:

a) 1. Ingurumen Taldea.

b) 2. Ingurumen Taldea.

c) Ingurumen Ikerketaren Taldea.

II. KAPITULUA

Ezarpen operatiboa

5. artikulua. Langileen atxikipena eta eskalafoia.

1. Nafarroako Foruzaingoaren plantilla organikoan ezarriko dena deusetan galarazi gabe, foru agindu honen eranskinean agertzen da langileak Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko zein antolaketa unitateri atxikitzen zaizkion, atxikipen berria edo eginkizunak, funtsean, aurreko lanpostuan sartuta zeuden kasuetan.

2. Aurreko idatz-zatian aipatzen den atxikipena egin aurreko lanpostuetan langileek zuten egoera bera aitortuko zaie eskalafoian.

6. artikulua. Prozedurak.

Aurreko lanpostuetan sartuta ez zeuden eginkizun berriak dituzten lanpostuak lehiaketa bidez, berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez beteko dira, plantilla organikoan ezartzen denaren arabera. Behar den hautapen prozesua bukaturik, organo eskudunak langileak kasuan kasuko antolaketa unitateari atxikitzeari ekinen dio, prozesuaren emaitzen arabera.

7. artikulua. Plantilla organikoa.

Aurreko artikuluetan azaldutako prozeduren ondoriozko atxikipenak langile finkoen zerrendan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 20. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Xedapen gehigarri bakarra.–Antolaketa unitate bakoitzari esleitzen zaizkion polizia eginkizun berariazkoak galarazi gabe, unitate horietako langileek Foruzaingoaren betebehar orokorren arabera agintzen zaizkien banakako edo taldekako gainerako lanak ere egin beharko dituzte.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, eta, bereziki, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak otsailaren 16an emandako 68/2009 Foru Agindua, Nafarroako Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloa garatu zuena brigadatan eta taldetan.

Azken xedapen bakarra.–Foru dekretu honek 2016ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko urriaren 11n.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

ERANSKINA

PLAZAREN ZK.

ENPLEGUA

FORUZAIN ZENBAKIA

DESTINOKO HERRIA

EUSKARAZ
JAKIN
BEHARRA

ANTOLAKETA UNITATEA

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

5621

INSPEKTOREA

37

IRUÑA

5623

INSPEKTOREA

78

IRUÑA

5202

INSPEKTOREA

HUTSIK

IRUÑA

BARNE SEGURTASUNEKO BRIGADA

JUSTIZIAKO TALDEA

5220

INSPEKTOREORDEA

553

IRUÑA

5212

INSPEKTOREORDEA

692

IRUÑA

5655

KABOA

163

IRUÑA

4342

KABOA

243

IRUÑA

5992

KABOA

249

IRUÑA

5991

KABOA

962

IRUÑA

5269

FORUZAINA

465

IRUÑA

5707

FORUZAINA

526

IRUÑA

5708

FORUZAINA

527

IRUÑA

5716

FORUZAINA

535

IRUÑA

8261

FORUZAINA

598

IRUÑA

6399

FORUZAINA

621

IRUÑA

5691

FORUZAINA

630

IRUÑA

5714

FORUZAINA

635

IRUÑA

7898

FORUZAINA

636

IRUÑA

8263

FORUZAINA

640

IRUÑA

5720

FORUZAINA

643

IRUÑA

6012

FORUZAINA

655

IRUÑA

6411

FORUZAINA

677

IRUÑA

6038

FORUZAINA

694

IRUÑA

6402

FORUZAINA

697

IRUÑA

6403

FORUZAINA

698

IRUÑA

158

FORUZAINA

709

IRUÑA

257

FORUZAINA

720

IRUÑA

6041

FORUZAINA

725

IRUÑA

5713

FORUZAINA

726

IRUÑA

5709

FORUZAINA

729

IRUÑA

6396

FORUZAINA

741

IRUÑA

332

FORUZAINA

769

IRUÑA

4746

FORUZAINA

772

IRUÑA

JAUREGIKO TALDEA

5965

INSPEKTOREORDEA

32

IRUÑA

4325

KABOA

93

IRUÑA

4682

KABOA

453

IRUÑA

5987

KABOA

736

IRUÑA

5675

KABOA

960

IRUÑA

7880

FORUZAINA

142

IRUÑA

360

FORUZAINA

157

IRUÑA

8581

FORUZAINA

167

IRUÑA

256

FORUZAINA

173

IRUÑA

270

FORUZAINA

225

IRUÑA

7846

FORUZAINA

227

IRUÑA

159

FORUZAINA

238

IRUÑA

8582

FORUZAINA

370

IRUÑA

4722

FORUZAINA

419

IRUÑA

4736

FORUZAINA

433

IRUÑA

4723

FORUZAINA

438

IRUÑA

5694

FORUZAINA

440

IRUÑA

4750

FORUZAINA

447

IRUÑA

311

FORUZAINA

511

IRUÑA

5721

FORUZAINA

540

IRUÑA

322

FORUZAINA

561

IRUÑA

6440

FORUZAINA

661

IRUÑA

297

FORUZAINA

757

IRUÑA

4718

FORUZAINA

761

IRUÑA

7594

FORUZAINA

775

IRUÑA

323

FORUZAINA

796

IRUÑA

358

FORUZAINA

818

IRUÑA

PARLAMENTUKO TALDEA

189

INSPEKTOREORDEA

289

IRUÑA

4478

KABOA

72

IRUÑA

4339

KABOA

101

IRUÑA

5977

KABOA

385

IRUÑA

5993

KABOA

963

IRUÑA

315

FORUZAINA

174

IRUÑA

305

FORUZAINA

188

IRUÑA

4743

FORUZAINA

204

IRUÑA

149

FORUZAINA

245

IRUÑA

7868

FORUZAINA

251

IRUÑA

8579

FORUZAINA

326

IRUÑA

4365

FORUZAINA

358

IRUÑA

4350

FORUZAINA

393

IRUÑA

4745

FORUZAINA

442

IRUÑA

5267

FORUZAINA

461

IRUÑA

5298

FORUZAINA

492

IRUÑA

5301

FORUZAINA

495

IRUÑA

5302

FORUZAINA

588

IRUÑA

6047

FORUZAINA

592

IRUÑA

5305

FORUZAINA

596

IRUÑA

319

FORUZAINA

740

IRUÑA

4733

FORUZAINA

782

IRUÑA

5299

FORUZAINA

783

IRUÑA

6040

FORUZAINA

812

IRUÑA

SEGURTASUN PRIBATUAREN ETA SISTEMEN TALDEA

5207

INSPEKTOREORDEA

21

IRUÑA

8608

KABOA

347

IRUÑA

399

FORUZAINA

178

IRUÑA

188

FORUZAINA

307

IRUÑA

8580

FORUZAINA

318

IRUÑA

8213

FORUZAINA

401

IRUÑA

8214

FORUZAINA

670

IRUÑA

IKUSKAPEN ETA KONTROL TALDEA

5657

KABOA

361

IRUÑA

6708

POLIZIA

262

IRUÑA

3549

FORUZAINA

280

IRUÑA

3536

FORUZAINA

299

IRUÑA

6008

FORUZAINA

395

IRUÑA

6972

FORUZAINA

838

IRUÑA

8511

FORUZAINA

848

IRUÑA

8512

FORUZAINA

913

IRUÑA

JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA

4307

INSPEKTOREORDEA

74

IRUÑA

4308

INSPEKTOREORDEA

87

IRUÑA

5645

INSPEKTOREORDEA

89

IRUÑA

4331

KABOA

100

IRUÑA

5236

KABOA

186

IRUÑA

5237

KABOA

279

IRUÑA

8010

KABOA

293

IRUÑA

7910

FORUZAINA

209

IRUÑA

231

FORUZAINA

218

IRUÑA

4345

FORUZAINA

253

IRUÑA

3550

FORUZAINA

590

IRUÑA

INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA

1. INGURUMEN TALDEA

3588

INSPEKTOREORDEA

18

IRUÑA

4489

KABOA

95

IRUÑA

5235

KABOA

205

IRUÑA

4703

KABOA

281

IRUÑA

306

FORUZAINA

153

IRUÑA

291

FORUZAINA

198

IRUÑA

294

FORUZAINA

201

IRUÑA

290

FORUZAINA

219

IRUÑA

339

FORUZAINA

222

IRUÑA

416

FORUZAINA

247

IRUÑA

6551

FORUZAINA

264

IRUÑA

4380

FORUZAINA

360

IRUÑA

8215

FORUZAINA

400

IRUÑA

8478

FORUZAINA

458

IRUÑA

2. INGURUMEN TALDEA

404

INSPEKTOREORDEA

HUTSIK

IRUÑA

4474

KABOA

68

IRUÑA

3614

KABOA

242

IRUÑA

4687

KABOA

295

IRUÑA

212

FORUZAINA

215

IRUÑA

268

FORUZAINA

297

IRUÑA

288

FORUZAINA

394

IRUÑA

413

FORUZAINA

443

IRUÑA

4354

FORUZAINA

367

IRUÑA

8481

FORUZAINA

391

IRUÑA

8532

FORUZAINA

429

IRUÑA

INGURUMEN IKERKETAREN TALDEA

317

FORUZAINA

200

IRUÑA

271

FORUZAINA

226

IRUÑA

299

FORUZAINA

462

IRUÑA

Iragarkiaren kodea: F1611655