21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 342/2015 prozedura

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan traktua berriro hasteko 0000342/2014 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Juan José Maestu Pastor, Raúl Danso Aguirre eta Amaya Danso Aguirre jaun-andreek eskaturik, honako finka honen zuzenketa egiteko:

Kale Nagusiko 15ean dagoen etxea. Beheko solairua eta bi solairu ditu. Tituluaren arabera, 35 m² inguruko azalera du, eta Nafarroako Gobernuaren lurzati-zedularen arabera, 28 metro eta 85 dm². Mugak: aurrealdean, edo sarreran, sartu eta eskuinera, 17 zenbakia duen etxea, lehen Manuel Prat; ezkerrean eta atzean, 13 zenbakia duen etxea, lehen Ángela Santafé.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, María Eugenia Larraga Morenori, erregistroaren arabera titularra baita, bere jaraunsleei edo kausadunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2016ko urtarrilaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1600623