21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 550/2015 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 550/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Carolina Malo Fernándezi zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2015eko martxoaren 1eko 11:15ean ager dadin adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera 103. judizio-aretoan (1. solairua), San Roke kaleko 4an. Agertu beharko du erabili nahi dituen frogabide guztiekin, baita beste alderdiak frogabide gisa proposatu dituen dokumentuekin ere. Halaber, alderdiaren galdeketaren froga proposatu da eta epaileak onartu egin du, eta erabaki du zuri zitazioa egitea goian aipatutako egun berean deklarazioa egin dezazun.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1600662