21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Prozedura. 6547/2015 judizioa, delitu arin baten gainekoa

Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Aditzera ematen du: delitu arin bat dela-eta epaitegi honetan bideratu den 6547/2015 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Jorge Martín Pérez Vizcaínori zitazioa egitea 2016ko otsailaren 4ko 11:10ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Jorge Martín Pérez Vizcaínori zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 28an.–Idazkari judiziala, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1601116