21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1028/2014 prozedura

María Fernanda López-Dicastillo Sainz-Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua. Honen bidez aditzera ematen dut:

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1028/2014 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Paul Alian Campos Ortega jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Orobat, behin-behineko neurrien pieza banandua tramitatuz, honen bitartez Campos jauna epatzen da judiziora ager dadin apirilaren 26an, 13:00etan, epaitegi honen judizio aretoan, eta ohartarazten zaio abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertu beharko duela, erabili nahi dituen proba guztiekin, eta huts egiten badu bidezko arrazoirik gabe, onartutzat jo ahal izanen direla beste alderdiak, ekitaldira agertuta, ondarearen gaineko behin-behineko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak.

Eta Paul Alian Campos Ortega jaunari zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 12an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López-Dicastillo Sainz-Murieta.

Iragarkiaren kodea: J1600619