21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-61

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduak hiru putzu eta bi iturburu izanen ditu, Ega ibaiaren eskuinaldean, Arbioz errekaren ezkerraldean eta Urederra ibaiaren eskuinaldean, alderdi hauetan: Antzingo putzuak P-3 (Po: 1; lurz.: 263), Mendazako putzua P-2 (Po: 6; lurz.: 207), Arbiozko iturburua (Po: 2; lurz.: 521) eta Itxakoko iturburua (Po: 14; lurz.: 16). Mendazako putzuan aurreikusi den ekipoa elektroponpa bat izanen da, 366,71 l/s-ko uneko emariarekin; Antzingo putzuetan, elektroponpa bat putzu bakoitzean, bien artean 163,68 l/s-ko uneko emariarekin; Arbiozko iturburutik gehienez ere 9,23 l/s-ko emaria hartuko da, eta Itxakoko iturburutik gehienez ere 203,35 l/s-ko emaria hartuko da. Ura herri hauen hornidurarako erabiliko da: Lezaun, Abartzuza, Allo, Allotz, Andosilla, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Artabia, Aizkoa, Bearin, Eraul, Lizarra, Eultz, Gorozin, Lakar, Larrion, Lerin, Lorka, Murillo, Ugar, Hiriberri, Villatuerta, Zabal, Zurukuain, Abaigar, Aberin, Antzin, Arbeitza, Arellano, Arroitz, Arteaga, Aiegi, Azketa, Barbarin, Deikaztelu, Etaiu, Gauza, Iguzkitza, Labeaga, Legaria, Lukin, Mendaza, Mendilibarri, Metauten, Morentin, Murieta, Oko, Olexoa, Ollobarren, Ollogoien, Oteitza, Piedramillera, Sorlada, Urbiola, Villamayor de Monjardín, Zubielki, Zufia, Acedo, Andosilla, Los Arcos, Armañantzas, Asarta, Azuelo, Bargota, El Busto, Cárcar, Desoio, Esprontzeda, Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Mirafuentes, Mues, Nazar, Otiñano, Santsol, Sesma, Torralba del Río, Torres del Río eta Ubago, denak Nafarroan. Urtean 2019.138 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 653,03 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko azaroaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1600820