21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2015eko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Mankomunitateko buruak, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2016ko ekitaldirako egin duen plantilla organikoaren proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2015eko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean eman irizpena.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Bigarrena.–Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2016ko urtarrilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1600658