21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Euskara hutsezko udalekuetara joan direnendako, Euskara Zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzen deialdia

Sakanako Mankomunitateko lehendakariak 2016/7, 2016/8, 2016/9, 2016/10, 2016/11, 2016/12 eta 2016/13 Ebazpenak eman ditu, Euskara Zerbitzuak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdiak onartzeko eginak.

Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen, azaroaren 9koaren, 14.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako deialdiak argitaratzea egokia da, interesdunek eskaerak egin ditzaten.

Lakuntzan, 2016ko urtarrilaren 19an.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR
ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Oinarriak

1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteei diru-laguntza ematea.

2. Diru-laguntzaren gaiak. Deialdi honek 2016. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan:

a) Haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea.

b) Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago irautea eta udako oporren garaian eskaintzea (ekainaren 15etik irailaren 30era bitarte).

Deialdi honetatik kanpo geldituko dira honako hauek:

a) Sakanako Mankomunitateak –zuzenean zein zeharka–, kudeatutako udalekuak, baita Sakanako Mankomunitatearen bestelako diru-laguntzaren bat jasotzen dutenak ere.

b) Txango eta bidaiak.

c) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten kirol campusak.

d) Barnetegi erregimena eskatzen ez duten hiri-udalekuak edo udaleku irekiak.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Objektu honetarako, guztira, 5.000,00 euro erabiliko dira, Euskara Zerbitzuko 2016ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 3350 4820005 (Udalekuetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute, aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

Haur/gazte bakoitzak udaleku bakarrarengatik jaso ahal izanen du diru-laguntza.

Diru-laguntza gehienez gastuaren %50ekoa izanen da.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa-oharra bidaliko da hedabideetara. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean jarriko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak egiteko epea 2016ko irailaren 30era bitartekoa izango da.

Neba-arreba bat baino gehiagok hartu baldin badu parte udalekuetan, amak, aitak edo tutoreak eskaera bat egin beharko du senide bakoitzeko.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Deialdi honetako diru-laguntza eskuratzeko eskabidea udalekura joan denaren aita, ama edo tutoreak egin beharko du, eranskinean azaltzen den eredua baliatuz.

Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

c) Udalekura joan denaren aita, ama edo tutorearen NANren fotokopia.

d) Udalekura joan denaren erroldatze-agiria (antzinatasuna adierazi beharko da ezinbestean).

e) Udalekuari buruzko ezaugarriak (iraupena, hizkuntza, egitaraua) biltzen dituen dokumentua –entitate antolatzaileak izenpetua– edo publizitaterako erabili den euskarria.

f) Udalekua antolatu duen entitateak izenpeturiko asistentzia egiaztagiria.

g) Eskatzaileak udalekuaren gastu osoa ordaindu izanaren ordainagiria(k).

h) Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea

Uriz 32. 31830 Lakuntza

948 464840

euskara1@sakana-mank.eus

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak (baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira):

a) Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikaslea izatea.

b) Sakanan erroldatua egotea gutxienez diru-laguntza eskatzen den data baino urtebete lehenagotik.

c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskara Batzordearen irizpena aintzat hartuz, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2016ko abenduaren 30ean amaituko da. Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira. Banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk objektu berberaz emandakoekin, betiere gehiegizko finantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Diru-laguntza zati bat edo osoa edo itzuli beharko da ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Objektu bera duten eta bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru Laguntzen Arautegi Orokorrak aginduko dute.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.

15. Ordezko arauak. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR
ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Eskabidea

Eskatzailearen datuak (ama/aita/tutorea):

Izen-abizenak:

NAN:

Helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Telefonoa:

E-posta:

Kontu korrontearen zenbakia:

Udalekuari buruzko datuak:

Joan den haur edo gaztearen izen-abizenak:

Entitate antolatzailea:

Datak:

Matrikularen zenbatekoa: euro

Data eta sinadura

Jakinarazten dizugu zure datuak fitxategi batean sartuko direla Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko. Betiere, horren helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko zure eskubideak horren aurrean egikaritu ahal izango dituzu, eta horretarako jo beharko duzu NANarekin Sakanako Mankomunitateak jendearendako harrera bulegora (Lakuntzan, Uriz 32).

EUSKARA HUTSEZKO UDALEKUETARA JOAN DIREN HAUR ETA GAZTEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Zinpeko aitorpena

Eskatzaileak hau aitortzen du:

Ez dagoela sartuta diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan.

Laguntza eskabide honetaz landa ez duela helburu bererako beste laguntzarik eskatu edo jaso, beste inongo erakunde publiko nahiz pribatuk emana.

Diru-laguntza eskatu diela beheko erakunde hauei:

ERAKUNDEA

ZENBATEKOA

EGOERA

(Ebatzi gabe, ebatzita baina kobratu gabe edo kobratuta)

Helburu bererako edozein erakunde publiko nahiz pribaturi diru-laguntza eskabiderik eginez gero, Sakanako Mankomunitateari jakinarazteko konpromisoa hartzen duela bere gain.

Eta, hala ager dadin, izenpetu egiten du.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1600766