21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

701/2015 EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 4koa, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko azterketen 2016ko deialdia onesten duena.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuak eta martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuak industria segurtasunaren arloko zenbait erregelamenduzko arau eta energiaren eta meategien gaineko zenbait xedapen aldatu zituzten, arau-xedapen horiek egokitzeko, batetik, azaroaren 23ko 17/2009 Legera (zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzkoa), eta bestetik, abenduaren 22ko 25/2009 Legera (zenbait lege aldatzen dituena zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzko Legera egokitzeko asmoz).

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren hamaikagarren, hamahirugarren eta hamaseigarren artikuluetan bildu dira profesionalek bete behar dituzten baldintzak petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaile gisa, gas instalatzaile gisa eta galdaretako operadore industrial gisa aritzeko; artikulu horietan aurreikusitako aukerabideetako bat da azterketa bat gainditzea, autonomia erkidegoan eskumena duen organoak prestatua. Errege dekretu horren zortzigarren artikuluan, orobat, zenbait bide jasotzen dira dorre-garabiko operadoreen txartela lortzeko. Artikulu horretan ezartzen da zein kasutan den beharrezkoa azterketa bat gainditzea.

Martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuaren bigarren artikuluan ezartzen da zein egoeratan egon behar duten profesionalek eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko. Artikulu horretan aurreikusten da zein kasutan den beharrezkoa azterketa bat gainditzea autonomia erkidegoan eskumena duen organoaren aurrean.

Bestalde, industria segurtasunaren arloko profesionalak Nafarroako Foru Komunitatean egiaztatzeko prozedura arautzen duen ekainaren 30eko 291/2011 Foru Aginduaren bosgarren artikuluan ezarrita dago azterketak egiteko eta gaikuntza lortzeko prozedura.

Xedapen horiek betetzeko asmoz, bidezkoa da industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko 2016. urterako deialdi hau onestea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko gaitasun azterketak egiteko deialdia onestea 2016. urterako: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzailea (I., II. eta III. kategoriak); orobat, dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko.

2. Deialdi hori arautuko duten oinarriak eta betebeharrak, ebazpen honen eranskinetan ageri direnak, onestea.

3. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jesús Lasa Equiza jauna, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: –Laura Larraya Irigoyen andrea, Enpresen Erregistroaren Ataleko burua.

–Epaimahaiko kidea: David Carabantes Bernal jauna, Industria Segurtasunaren Ataleko burua.

Ordezkoa: –Andrés Otano Urra jauna, Ikuskapen Bulegoko burua.

–Epaimahaiko kidea: –Gabino Unzu Martínez jauna, industria ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: –Gabriel Viedma Moreno jauna, industria ingeniari teknikoa.

–Idazkaria: Pilar Baztán Iriarte andrea, Enpresen Bulegoko burua.

Ordezkoa: Yolanda Tofiño Alba andrea, administraria.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 4an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.

I. ERANSKINA

2016. urteko deialdiaren oinarriak, ondotik adierazten
diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko gaitasun azterketak
egiteko: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea
(A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzailea (I., II. eta III. kategoriak); orobat, garabi gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko

Lehendabizikoa.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da ondotik adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko gaitasun azterketak egitea: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzailea (I., II. eta III. kategoriak); orobat, dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko.

Bigarrena.–Eskaerak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskaera:

–Bide elektronikoaren bidez, Nafarroako Gobernuaren atarian, www.navarra.es helbidean, ageri den eskabidea betez (bilatzailea: Zerbitzuak”, gaia: “lanbide gaikuntza”).

–Deialdi honen II. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetako edozeinetan, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren horietan (abuztuaren 7ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidearekin batera, 30 euroko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, azterketa egiteko eskubide gisa. Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

2. Deialdiak eta eskaerak aurkezteko epea.

2016. urtean bi deialdi eginen dira.

Lehenengo deialdirako, eskabidea eta ordainketaren egiaztagiria 2016ko martxoaren 1etik 15era aurkeztu beharko dira.

Bigarren deialdirako, eskabidea eta ordainketaren egiaztagiria 2016ko irailaren 1etik 15era aurkeztu beharko dira.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 15 egun balioduneko epean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren web atarian, hau da, www.navarra.es (bilatzailea: zerbitzuak, gaia: lanbide gaikuntza), eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetako iragarki oholean (Tomás Caballero parkea 1, Iruña).

Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrendak argitaratzen direnetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da, azterketak egiteko eguna, ordua eta tokia adierazita.

Laugarrena.–Proben egitura eta edukia.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute probetara. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

Galdaretako operadore industrial gisa, gas instalatzaile gisa (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaile gisa (I. II. eta III. kategoriak) aritzeko lanbide gaikuntza eta dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko gaitasun azterketak ebazpen honen III. eranskineko oinarrietan ezarritako edukiei buruzkoak izanen dira.

Bosgarrena.–Izangai onartuen zerrenda eta erreklamazioak.

Azterketen kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak azterketen behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren web atarian, hau da, www.navarra.es (bilatzailea: zerbitzuak, gaia: lanbide gaikuntza), eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetako iragarki oholean (Tomás Caballero parkea 1, Iruña).

Azterketa egin dutenek azterketa berrikusteko eskaera egin dezakete Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura joz, behin-behineko emaitzak argitara eman eta 5 egun balioduneko epean.

Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabidea, industria segurtasunaren arloko profesionalaren txartela edo gaikuntza lortzeko azterketan onartua izateko. (PDF)

III. ERANSKINA

Azterketen deialdiko gai zerrenda

Galdaretako operadore industrialen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa:

–Presiozko ekipamenduen Erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak onetsi zituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren EP-1 JTOaren II. eranskina (maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatua).

–A kategoriako gas-instalatzaileen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa:

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 1. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

–B kategoriako gas-instalatzaileen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa:

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 2. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

–C kategoriako gas-instalatzaileen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa:

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 3. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

–Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-I kategoriakoa:

MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria –petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretua eta JTO horren I. eta II. eranskinak.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatu ziren.

–Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-II kategoriakoa:

MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria –petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretua eta JTO horren I. eta III. eranskinak.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatu ziren.

–Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-III kategoriakoa:

MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria –petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretua eta JTO horren I. eta IV. eranskinak.

“Petrolio produktu likidoak biltzeko ontziak erabiltzetik gelditzeko prozedura” MI-IP06 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen abenduaren 1eko 1416/2006 Errege Dekretua.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamendu-arau batzuk aldatu ziren.

–Garabi-gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela lortzeko azterketa:

836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotze- eta mantentze-lanetarako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” JTO berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren zortzigarren artikulua; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu ziren.

–Eraikinetako instalatzaile termikoen txartel profesionala lortzeko azterketa:

Uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onetsi zuena, azaroaren 27ko 1826/2009 Errege Dekretuaren, martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuaren eta apirilaren 5eko 238/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatua.

Oharra: gai guztiak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1600206