21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Bearingo 16. poligonoko 758. eta 68. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko urtarrilaren 21eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Bearingo 16. poligonoko 758. eta 68. lurzatien eremuan, Francisco Javier Echauri Gaztambidek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia jarrita; halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten zaie, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2016ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1600783