21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntuala,
Ibirikuko UC34 unitatean. Hasierako onespena

Honako honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki duela aldaketa puntuala hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, Ibirikuko UC34 unitateari dagokionez, hura berriz mugatzeko.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1600666