21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak
ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe hori iragaten bada inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1600653