21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko abenduaren 28ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, erabaki zuen hasiera baten onestea Ur horniduraren, estolderiaren, saneamenduaren, arazketaren eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa, 1. eranskinean, 2016ko ekitaldiko tasei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Urraulbeitin, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1600737