21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Zerga-tasak, 2016. urterako

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko abenduaren 28ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren zerga-tasak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2275.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5605.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,27.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,2.
  • 10 urte bitarte: %2,1.
  • 15 urte bitarte: %2,0.
  • 20 urte bitarte: %2,0.

Kuota zehazteko karga-tasa: %8,28.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1600736