21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Hirigintzako tramitazioak eta beste tramitazio batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2015eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza, baita beste tramitazio batzuk ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urraulbeitin, 2015eko abenduaren 31n.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1600721