21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

UE-UNC-3 unitatearen borondatezko birzatiketa, Untzitiko Kontzejuak sustatua. Behin betiko onespena

Ikusirik jendaurreko aldia iragan dela UE-UNC-3 unitatearen borondatezko birzatiketaren hasierako onespena argitaratu zenetik 2015eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 22an.

Ikusita Javier Linto Iriartek alegazio bat aurkeztu duela jendaurreko aldian, non adierazten baitu ezen, proiektuak ez badu ere adierazten noiz ordaindu behar den %10eko aprobetxamendua, bere ustez bidezkoa izan daitekeela lurzatiak saltzeko unean ezartzea epe hori.

Aho batez erabaki da:

1. Linto Iriarte jaunak aurkeztutako alegazioa baiestea eta behin betiko onestea EU-UNC-3 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Untzitiko Kontzejuak sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuko Planeamenduaren Erregistrora igortzea.

Untzitin, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1600652