21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2016ko lan egutegia

Alkatetzaren urtarrilaren 13ko 01/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2016an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.

–Ekainaren 23a, 24a eta 25a: herrian jai, San Joan dela-eta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 29a eta 30a: San Migel bestak

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Urriaren 31: Omiasaindu egunaren zubia.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier (larunbata).

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da.

Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko bulegoetan, egunero astelehenetik ortziralera bitarte egiten den lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, 216 lanaldi edo egunetan. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 22 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, nahieran bete ditzan, 07:38tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:22 arte. Jendea hartzeko denbora izanen da 10:00etatik 14:00ak arte.

Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka har daiteke.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.

Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, betiere horietarako eskubidea sortu badute.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udaleko iragarki oholean argitaratzea eta haren berri ematea Uharte Arakilgo Udalbatzari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran”.

Uharte Arakilen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1600701