21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Gobernu Batzarreko kideak kargutik kentzea eta izendatzea

2016ko urtarrilaren 18an, Ribaforadako Udaleko alkateak 4/2016 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren xedapen zatiaren testu osoa:

“Lehenbizikoa.–Rafael Eraso Salazar zinegotzia, Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kidea, kargutik kentzea, eta Batzarreko kide izateari hark emandako ukoa onartzea, bere ekimenez aurkeztu baitu, eta kide izandako denborarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.–Saúl Huguet Nuño zinegotzia izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide, Rafael Eraso Salazar zinegotziaren ordez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau ukitutakoei jakinaraztea banan-banan, Tokiko Gobernu Batzarrari eskatzea kide berria onar dezala, xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea, eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.”

Ribaforadan, 2016ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1600641