21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hegalkin, zoru eta zorupearen okupazioa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa, salmenta ibiltariari dagokionez. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hegalkin, zoru eta zorupearen okupazioa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa, salmenta ibiltariari dagokionez. Iragarkia 2015eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 15ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2016ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

–Kalez kaleko salmenta (merkatu txikia):

  • Urteko baimena: 23,40 euro metro lineala, hiruhileko bakoitzeko.
  • Behin-behineko saltokia: 3,00 euro/metro lineala egun bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L1600821