21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Akats zuzenketa Herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren hasierako onespenean

2015eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, Herrilurrak arautzen dituen ordenantzako aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia. Hartan akatsa badela oharturik, zuzenketa egin da, honela:

Honela dioen tokian:

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa, eta testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Honela behar du:

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herrilurrak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2016ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1600654