21. ALDIZKARIA - 2016ko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza

Olaztiko alkateak, Herri Administrarioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren arabera, Toki Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, Erregistro Zibilaren Erreglamenduaren 238. artikuluarekin eta ondorengoekin harremanetan, 2016ko 15 zenbakidun ebazpena eman zuen, 03/2015 ezkontza zibilari buruzkoa, Olaztiko Udaletxean urtarrilaren 22an eginen dena.

Lehenbizikoa.–Udaleko Mikel Azkargorta Boal zinegotzi jaunaren esku uztea 03/2015 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena. Urtarrilaren 22an izanen da ezkontza, Udalaren osoko bilkuren Aretoan, 20:00etan.

Bigarrena.–Mikel Azkargorta Boal zinegotzi jaunari eta ezkongaiei ebazpen honen berri ematea, baita Udalbatzarraren Osoko Bilkurari ere, hura biltzen den lehenbiziko bilkura arruntean, ebazpenak behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea delegazioa, zinegotzi horri emanen zaiola iragarriz.

Olaztin, 2016ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Gurutze Rodriguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1600778